Xuxen euskarazko zuzentzaile ortografikoa da. Aplikazio hau gailu mugikorretatik bidaltzen diren testuak zuzentzeko erabiltzen da. Zuzendutako testuak gure gailu mugikorrean, egunero, erabiltzen ditugun aplikazioekin partekatu ahal izango dira; horrela, Gmail eta WhatsApp moduko aplikazioetan zuzendutako testuak txertatu ahal izango ditugu.